viernes, 28 de mayo de 2010

2. zatia ( esperimentua- hausnarketa )

Duela aste bete facebooken perfil bat egin nuen nik asmatutako izen eta argazki faltsuekin. Esperimentu antzeko bat izan zen eta jendea lagun bezala agregatzeko eskaera egin nuen. Hasieran gelakideak eta kuadrilako batzuek nire eskaera onartu zuten, eta ondoren nire lagunen lagunei ere eskaera bera egin nien. Aste beteren ostean 41 lagun lortu nituen, eta horietako batzuk espainiarrak ( Madril, Murcia…) eta sudamerikarrak ( Argentina, Ecuador…) ziren.

Jendeak nire eskaera onartu du benetan nor naizen jakin gabe, eta horrek pixkat arritu nau askok onartu arren ez bai didate galdetu ia ezagutzen garen edo nola lortu dudan bere facebooka. Tuentian normalean nire lagun izateko eskaera egiten didatenean beti galdetzen dut ia nor den pertsona ori eta ia ezagutzen garen. Baina kasu honetan gehienek ez didate ezertxo ere galdetu. Hauetako batzuekin noizbehinka harremanetan jarri naiz eta nire benetako lagunei ziria sartzen saiatu naiz, besteak beste ia webcam-a bazuten eta nirekin une goxo bat izan nahi zuten galdetuz, baina badirudi euskaldunak ez garela asko fidatzen pantailaren beste aldean dagoenaz. Ateratako beste ondorio bat jendeak facebooka ligatzeko erabiltzen duela izan ere ecuatoriar batek lixunkeriaren bat edo beste esan bai zizkidan ( “mamita mia te voy poner a bailar”, “tienes cam k estoy recaliente”, “Quiero ser tu papi nena “…)

Nire, moduan sare sozialetan perfil faltsu ugari egongo da, eta bakoitzaren esku dago aurrean duguna interpretatzea, publizitatearekin ere gauza bera gertatzen da, zerbait ikusi nahi ez duenak, leiho bat zarratzea besterik ez dauka.

Azken baten facebooken izandako esperientziak nire hipotesietako batzuk ( 1.go zatia, behekoa) baieztatzen ditu, izan ere nik sortutako pertsonaia mundu guztiarekin konektatu daiteke eta gauza berdina gertatzen da publizitatearekin, sare sozial hauen bitartez leku guztietara iritsi baitaiteke oso modu erraz, merke eta bizkorrean. Nahiz eta sare sozialak gero eta presentzia handiagoa izan gure artean, hauekin ezin da jende guztiarengana iritsi, izan ere sare sozialen erabiltzaileak gehienbat gazteen artena baitute arrakasta. Ez dut uste kanpaina batek oihartzun oso handia izango duenik beste medioetan ere agertzen ez bada, nahiz eta internetek indar handia izan ez dut uste telebistaren parean dagoenik.



.

No hay comentarios:

Publicar un comentario