viernes, 28 de mayo de 2010

1.go zatia

Teknologia berriek gure gizartean presentzia handia dutela ezin dezakegu ukatu. Guk teknologia berri hauek asimilitatu ditugun era berean publizitateak ere gauza berdina egin du, hori dela eta gugana heltzeko modu erraza aurkitu du.
Besteak beste sare sozialak dira gure artean modan jarri diren euskarri publizitarioak. Sare sozialak egunero erabiltzen ditugu eta honen bitartez mezu publizitarioak helarazten dizkigute modu baten edo bestean.
Nik, tuentia eta facebook-a dauzkat baina tuentia bakarrik erabiltzen dut, facebook-a ez baitut oso gogoko. Horregatik tuentian izandako esperientziaz bakarrik hitz egin dezaket.
Esan dugun bezala tuentian ere publizitatea daukagu, baina ez dut uste tuentia marketing tresna gisara erabiltzeko sortu zenik. Sare sozial honek izandako arrakasta hori aprobetxatu nahi izan dutela uste dut,baina ez nuke esango marketing tresna bat sentitu izan naizenik. Hala ere egia da tuentian nire datu pertsonalak agertzen direla, nire argazkiak, nire komentarioak … eta gauza hauekin publizitate baten bezero potentzial naizen edo ez jakin dezaketela. Seguruenik iragarleek kontutan izango dute tuentia erabiltzen dituzten perfilen ezaugarri desberdinak eta pertsona hauetan zentratuko direla publizitatea zuzentzerako orduan.
Tuentian publizitatea aurkitu dezakegu:
- Tuentira sartzeko orrialdean, beheko aldean ( movistar,sony, coca cola…).
- Behin konektatu gaudelarik, agertzen den bideoan ( normalean, pelikula baten trailerra, edo produktu ezberdinen iragarkiak ikus daitezke)
- Lagun batek igotako iragarki xelebreetan.( argazkiak/ bideoak)
- Norbaitek bidalitako ebentoetan
- …
Ez gaude oso ohituta publizitate mota hau ikustera horregatik esan dezakegu onartu egiten dugula. Honetan zer ikusi handia du, publizitatea lagun atek besteei bidaltzen diela eta lagun batek bidaltzen dizunarekiko jarrera askoz positiboagoa da, beste edozein mediotan erakusten zaigun publizitatea baino. Honek sinesgarritasuna irabazten du, eta beste medioen publizitatearekiko jarrera ezkorra ez da ematen, ezta publizitate saturazioa ere.
Ikusten den bezala abantailak ugariak dira. Gainera ekonomikoki oso merkea da, internet ez baita duela 10 urte arraroa ikusten genuen tresna hura eta etxe gehienetan internet erabiltzen da. Baina muga edo desabantaila bakarra izan daiteke, iragarleak ez duela kontrolatzen zeinengana iritsiko den bere mezua.
Ez dakit hau den publizitatearen etorkizuna edo moda kontua den baina egia da arrakasta handia duela publizitatea transmititzeko modu berri honek.

No hay comentarios:

Publicar un comentario