viernes, 28 de mayo de 2010

Publizitatea: entretenimendua edo salmenta tresna?

1. Zeintzuk dira asetze publizitarioaren ondorioak hartzailearengan publizitate eraginkortasunari dagokionez?

Telebistan dagoen publizitate kantitate handia dela eta hartzaileen arreta lortzeko asmorekin, iragarleak publizitatea egiteko modu berria asmatu behar izan dute. Iragarki arruntengatik bereizteko lan honetan iragarleek ez dituzte produktuen ezaugarriak soilik era sinple batean erakusten, eta iragarkietan istorio bat kontatzen saiatzen dira. Kontatzen den honek hartzailearen inplikazioa eskatzen du horrela bidali nahi den mezuaren inguruan hausnartzea bilatu ohi da. Honela denbora baten ostean hartzaileak mezua ulertu edota interpretatu egingo du eta honek publizitate horren inguruko jarrera aldatzea ekarriko du.

2. Zergatik ez da betetzen eduki publizitarioak mugatzen duen legeria? Nork ateratzen ditue etekinak egoera horretatik?

Argi dago telebista kateek publizitatea dutela finantziazio iturri nagusia, eta urtean diru mordoa irabazten dute publizitatearekin. Telebista kateek Legeak ezartzen duen publizitatearen gehiengo tasa pasatzen duten arren badakite ez dietela inolako isunik jartzen nahiz eta teorian ez zen ahala izan beharko. Zenbait kasutan zigor ekonomikoak jarri ohi dira, baina isun horiek ordainduta ere errentagarria irteten da eta horregatik dago telebistan publizitate saturazio hori.

Egoera honetan etekinak lortzen dituztenak telebista kateak dira 3 arrazoiengatik :

- Saturazioak dakarren etekinengatik.

-Eskari eskaintzak sortutako prezio igoeragatik.

- Iragarleek bere iragarkia besteengandik bereizteko kateei ordaintzen dioten gehigarriagatik.

3. Iragarki “nabarmenak” egiteko ahalegina egiten denean ze nolako eragina du horrek mezuarengan?

Iragarritako produktuaren ezaugarri edota mezua bigarren plano batean geratzen dela eta istorioa pasatzen da lehen planora. Azken batean produktua ezagutarazteko edozein gauza egiteko prest daude eta zenbait kasutan produktuaren marka, mezu edota ezaugarriak ez dira behar bezala iristen hartzaileengan.

4. Publizitateak gehiago entretenitu baino gutxiago saltzen omen du. Ez du ideia honek zalantzan jartzen publizitate jardunean sormenari ematen zaion garrantzia?

Ez dut uste iragarleek hartzailea entretenitu nahi dutenik, ez baitugu ahaztu behar publizitatearen azken helburua pertsuasioa dela , eta iragarleen kasuan beraien produktu/ zerbitzua saltzea. Baina garai berrietara egokitu behar denez eta publizitatek etengabean harritu behar duenez ikuslea publizitatea egiteko modua ere aldatu da, hala ere ez dut uste publizitatearen funtsa aldatu denik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario