viernes, 28 de mayo de 2010

Eraginkortasun sariak

Denok badakigu kreatibitatea saritzen dituzten lehiaketak daudela, baina ez genekiena zera da, publizítate agentziek edota agentzia elkarteek sortutako lehiaketak direla. Bertan iragarkien kreatibitatea saritzen da honela agentziek auto-promozio antzeko bat egiten dute lehiaketa hauen bidez. Honekin publikoaren arreta lortuko dute eta bide batez beraien agentziaren izena ezagutaraztea lortuko dute.

Baina nahiz eta hain ezaguna ez izan, badago beste lehiaketa bat urtero ospatzen dena, eraginkortasun lehiaketa hain zuzen ere. Eraginkortasuna jaialdi hau iragarleek antolatzen dute horrela ez baitaude ezkutupeko interesik. Hemen eraginkortasuna saritzen da eta ez kreatibitatea edo iragarkien espektakulartasuna soilik. Saria jaso ahal izateko iragarkia errentagarria izan denaren probak aurkeztu beharko dira, besteak beste inbertitutakoaren eta honekin lortutako etekinak hain zuzen ere. Honekin gure iragarkiak hartzailearengan izan duen eragina neurtuko dugu. Alde batetik hartzaileek iragarkia hartzaileengan iritsi den neurtzeko balioko du eta bestetik iragarkiak salmentetan edota kontsumoan izan duen eragina neurtzeko balioko digu.

Puntu horiek kontutan hartuta, iragarki eraginkor batek sinesgarritasuna emango dio iragarritako produktuari, eta honekin batera markari ere.

Gainera esan dezakegu inbertsioa eta eraginkortasuna ez direla zetan proportzionalak izan, inbertsio handiak ez baitu arrakasta segurtatzen. Honen adibide dugu 2009ko kasua, izan ere, eraginkortasun lehiaketan irabazleen eta urte horretan gehien inbertitu zutenen izenak ez baitatoz bat.

2009. urteko eraginkortasun sarietako irabazleak besteak beste Ikea, Linea directa, Trina, Bancaza, BBVA, Movistar, Banco Gallego, Coca-Cola, Ford, Florette, Mahon 5 estrellas, El Corte Ingles… izan ziren.
Iragarleen inbertsioan rankingean ordea, ez dira goiko izenak agertzen Telefonica, El Corte Ingles, Coca-Cola eta Linea Directa dira salbuespenak .

Horregatik irabazleen zerrenda eta inbertsioen ranking-a ikusita, ondorio garrantzitsu bat atera daiteke: nahiz eta diru asko inbertitu, kanpaina horrek ez du zergatik eraginkorra izan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario