viernes, 28 de mayo de 2010

Iragarkien elementuak aztertuz

Gaur egungo publizitatea aztertzeko asmoz 10 spot hartu ditugu lagintzat (“Surfer” Toyota. “ Deseoa” Iberostar, “Nos dejamos la piel” F.C Barcelona, “Paraíso” Mahou,, “ Los celtunis” Leche celta, “Estas en casa” EITB, “lavadora” El Corte Inglés, “ Maletas” 11888, “Emidio Tucci” El Corte Ingles, “ Tall tree and the eye” Guggenheim).
Hurrengoa ondoriozta dezakegu:

Iragarkietan argumentu emozionalak erabili dituzte. Iragarleek argumentu emozionaletara jotzea erabaki dute hartzailearen arreta pizteko, 10 iragarkitik 7 mezu emozionalki transmititu nahi izan digutelako. Horregatik ikus dezakegu iragarleek argumentu arrazionalak baino erabilpen handiago egiten dutela argumentu emozionalez. Izan ere 11888 spota izan da soilik argumentu arrazionalak erabili dituena. “Tall tre” eta “ corte ingleseko labadora” iragarkietan argumentu mistoak erabili dituzte.


Iragarkien erdiak ( hau nahiko subjetiboa da) umorea erabiltzea erabaki dute nahiz eta berain azken helburua ez den umoreari lotutako produktu bat erakustea. Hala ere honekin ikus dezakegu nola umoreak hartzailearengan konfiantzazko harremana sortzen duen eta iragarkia gustatu izanak produktuarekiko hurbiltasuna sorrarazten du.


Didaktikotasunaren adibiderik argiena 11888ko iragarkia dugu, horregatik badirudi egungo publizitateak produktuan zentratzea baino produktuaren irudi abeste errekurtso batzuen bitartez ezagutaraztea duela helburu.

Musika spot guztietan agertu zaigu. Kasu askotan hondo moduan eta kasu bakarrean, ‘jingle’ gisa. Gogorapena bultzatzeko metodo musikal hoberena Jingle-a izan arren ez da oso erabilia.

Over ahotsari dagokionez gizonaren ahotsa emakumearenari gailentzen zaio, gizonaren ahotsa 8iragarkitan erabilia izan baita. Badirudi ikusleari gizonaren ahotsa erakargarriagoa egiten zaiola eta honek konfianzta handiago sorteen duela hartzaileekiko. Gizonaren ahotsak sinesgarritasun handigoa sortzne du, eta horregatik erabiltzen da kasu gehiagotan.


Pertsonaia ospetsuek presentzia nabarmena dute spot hauetan, izan ere 10 etik 4 spotetan agertu baita pertsonai famaturen bat. Ahotsarekin pasatu dne bezala badirudi gizonezko dutela influentzia gehien hartzailearengan. Pertsonaia ospetsuen bizimodua izatea gustatuko litzaiguke jende askori hori dela eta beren antz handiena izaten sahiatzen gara, eta askotan beraiek iragarritako produktuak kontsumitu ezkero badirudi beraien bizimodura pixkat hurbiltzen garela. Iragarleak honetaz baliatzen dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario